"FRÁGIL"

Bilbao 2026(e)ko irailaren 26(e)tik 2026(e)ko irailaren 27(e)ra
  • "FRÁGIL"

Frágil piezan ez dago pertsonaiarik, presentziak baizik: gorputz zahar bat, ‘bestearen’ (gizartea) erasoei eutsi egiten diena, hura ordenatzen eta menderatzen setatzen dena, zahartzaroa otzantzeko edo haren presentzia ezabatzeko. Baina gorputz zaharrak ez du hitzekin erantzuten, mugimenduarekin baizik. Keinu oro gezurtapen bat da. Arnasketa oro, adierazpen politiko bat. Hauskortasunak ahultasun-egoera izateari uzten dio, eta indar, egia eta errebeldiaren leku bihurtzen da. Izan ere, «Frágil» piezak ez du errukirik edo samurtasunik eragin nahi, baizik eta gure garaiak ‘zainketa’ hitzaren azpian lurperatzen duena ikusarazi.

Dantzaren eta antzerki fisiko garaikidearen hizkuntzetan inspiratuta, «Frágil» piezak gutxieneko eta funtsezko jokalekua proposatzen du, non aulkia -eguneroko objektua- aldare, zelda, babesleku, hondamen eta sustrai bihurtzen den. «Izan ere, badira desagertzeko esertzen diren gorputzak eta irauteko esertzen diren gorputzak; adierazi gabe, geratzea aukeratu zuen baten istorioa da hau». Pieza ez da zahartzaroaz ari, zahartzen ari den gorputzaz -baina zeinarentzat errebeldia oraindik posible den-, erresistentziaren lurralde den hauskortasunaz eta inork entzuten ez gaituenean gutaz geratzen denaz baizik.

Antzoki Alternatiboen Sarearen 2026ko zirkuituan hautatu zen ikuskizuna.

Fitxa artistikoa: 

  • Interpreteak: Roberto Torres eta Diego Reinfeld
  • Jatorrizko ideia eta narraturgia: Diego Reinfeld
  • Sortzailekideak: Diego Reinfeld, Roberto Torres, Laura Marrero Marcelino eta Alex Catona
  • Soinu-diseinua: Alex Catona
  • Argiztapenaren diseinua: Hugo Carugatti Cortes
  • Mugimendu-laguntzailea: Laura Marrero Marcelino
  • Argazkiak: Joaquín Ponce de León eta Bárbara Ponce de León
  • Jantzien diseinua: Élida Dorta Andrade
  • Ekoizpena: Nómada konpainia
  • Babeslea: Tenerifeko Kabildoa
  • Laguntzaileak: Kanarietako Gobernua, Kultura Garapenerako Kanarietako Institutua (ICDC, gaztelaniazko sigletan) eta Gomerako Zentro Koreografikoa – Unidad DAD La Gomera.
  • Iraupena: 55 minutu

 


Laburrean

  • Mota Dantza
  • KonpainiaNómada konpainia
  • Data 2026(e)ko irailaren 26(e)tik 2026(e)ko irailaren 27(e)ra
  • OrdutegiaLarunbata 20:00 / Igandea 19:00
  • LekuaLa Fundición
    Francesc Macià, 1-3
    Bilbao
    Web
  • Zenbatekoa15 €
  • Sarrerak Erosi
  • Ikusi agenda La Fundición, Bilbao

Non