Gamboa Zinemaldia 2026 - Ekologia eta Ingurumen Zinemaldia

Arrazua-Ubarrundia 2026(e)ko Irailak 26
  • Gamboa Zinemaldia 2026 - Ekologia eta Ingurumen Zinemaldia

GAMBOA ZINEMALDIAren laugarren edizioa irailaren 26an izango da.

2023an jaio zen Ganboa Zinemaldia, ingurumen-kontzientzia sustatzeko gune gisa, eta zinemaren, komunitatearen eta jasangarritasunaren arteko topagune gisa finkatu da. 2026an laugarren edizioa ospatuko da konpromiso berritu batekin: inspiratzea, heztea eta mobilizatzea arte zinematografikoaren bitartez.

Ullibarri-Ganboatik Araba osora, jaialdiak kulturaren eta lurraldearen arteko sareak ehuntzen ditu. Gamboa Zinemaldia ez da soilik ikus-entzunezko erakusketa bat: zinema eraldaketa sozial eta ekologikorako tresna gisa ulertzen duen kultur mugimendua da.

Proiekzio bakoitzak hausnarketa sortzea bilatzen du; istorio bakoitzak, elkarrizketa bat irekitzea; edizio bakoitzak, kontzientzia kolektiboan arrasto bat uztea.

"Gamboa Zinemaldian ez ditugu soilik filmak proiektatzen; kontzientziak lantzen ditugu eta aldaketa ereiten dugu arte zinematografikoaren bidez".

Pelikulak aurkezteko interesatuek, edota egun horretako ekitaldietara joan nahi dutenek jo dezatela Zinemaldiaren gaineko informaziora:


Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2026(e)ko Irailak 26
  • LekuaArrazua-Ubarrundia
  • Ikusi agenda Arrazua-Ubarrundia

Non