Lasarte-Oriako Euskal Jaia 2026: egitaraua

Lasarte-Oria 2026(e)ko Irailak 26
  • Lasarte-Oriako Euskal Jaia 2026: egitaraua

Lasarte-Oriako 2026ko Euskal Jaiak irailaren 26an ospatuko da.

Nobedadeen artean aitortza ekitaldian euskara sustatzeagatik nabarmendu den elkarte, norbanako edo eragileei egingo zaion errekonozimendua aurkitu daiteke.

Herri-kiroletatik aldendu gabe koadrilen arteko Igo Euskal Jaiak Proba Mistoa egingo da. Zabaleta Auzoko irabazleek desafioa bota zuten eta dagoeneko hasiak dira taldeak animatzen. Eta beste inork parte hartu nahiko balu, kultura@lasarte-oria.eus posta helbidera idatziz egin beharko luke izen-ematea.

Aurreko edizioan arrakastatsuak izan ziren Euskal Herriko Emakume Sortzaile eta Ekoizleen azoka eta herri-bazkaria errepikatuko direla eman dute jakitera. Goizean zehar, Dinagu kolektiboko sortzaileak Okendon izango dira; eta, herri-bazkarian, aurten ez da zikiro-janik izango, eta haurrentzako menua eskainiko dute. Txartelak (helduak, 25 €; eta, haurrak, 15) irailean jarriko dira salgai eta bertan emango da menuaren berri.

Musikak protagonismo gehiago izango du aurtengo egitarauan: txistularien dianan, Alboka Abesbatzaren emanaldian eta ondorengo kantu-jiran, Andoni Ollokiegiren bazkalosteko saioan, arratsaldeko kale-jiran, dantza-saioan, Oaintxe in deu! txarangaren poteo musikatuan eta iluntzeko emanaldian. Gauean, Herenegun eta Auskalo erromeria arituko dira.


Laburrean

  • Mota Jaiak
  • Data 2026(e)ko Irailak 26
  • LekuaLasarte-Oria
  • Ikusi agenda Lasarte-Oria

Non