Irakurle taldea: "Basatiak" (María Reimondez)

Orio 2026(e)ko Irailak 30
  • Irakurle taldea: "Basatiak" (María Reimondez)

Basatiak. Begirada libre bat hilekoari, gorputz askotarikoetatik entsegu feminista bat da, Nerea Loiolak euskaratua. Bizitzako uneren batean giza biztanleriaren erdia baino gehiagori eragiten dion prozesua kulturala ere bada, baina hilekoaz hitz egitea oraindik zaila da. Reimóndezek begirada askatzaile batetik heltzen dio gaiari, eta gogoeta pizteko baliatzen du: hilekoaren bitartez gorputzez, sexismoaz, ekologiaz, arrazismoaz eta transfobiaz mintzo da. Azken batean, hilekoaz hitz egitea mundu osoaz hitz egitea da, eta, bereziki, ezarritakoari uko egin eta beren errebeldiarekin denontzat hobea den mundua eraikitzen duten basatiez hitz egitea.

Orioko Udala

Laburrean

  • Mota Hitzaldia
  • Data 2026(e)ko Irailak 30
  • Ordutegia18:30-20:00
  • LekuaSaregile (Orioko Emakumeen Etxea)
    Orio
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Orio

Non