Antolakuntzak jakinarazten du:
Hiria ekaitzaren erdian (Mauricio Catón)
Ekaitza: Fenomeno atmosferiko bortitza, ezaugarri hauek dituena: airearen perturbazioa, hodei ilunak, prezipitazio handiak (euria, elurra, txingorra), trumoiak eta tximistak. Argazki-serie hau Gasteizko kaleetan zehar egindako ibilbidea da. Azken elurteekin batera, hiriko kaleetan zehar ibili nintzen ekaitz horretan, hiriaren kanpoaldetik barrualdera. Gasteizko hainbat hiri-eremu eta ingurunetan ateratako argazkiak dira, eta ekaitz gisa elurra da lanaren lokarria.