Crash Cómic 2026: Komiki Lehiaketa

Vitoria-Gasteiz 2026(e)ko urriaren 1(e)tik 2026(e)ko azaroaren 1(e)ra
  • Crash Cómic 2026: Komiki Lehiaketa

Azaroaren 1ean amaituko da Crash Cómic 2026 lehiaketan parte hartzeko epea.

Oraindik bada denbora komiki bat pentsatu, marraztu eta aurkezteko. Lehiaketa 12 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, baldin eta Araban ikasten, lan egiten edo bizi badira. Gaia librea da, eta parte-hartzaile bakoitzak gehienez hiru komiki original eta aurretik argitaratu gabe aurkez ditzake, orrialde batekoak, euskaraz edo gaztelaniaz.

18 eta 30 urte bitartekoen modalitatean, lehen saria 600 eurokoa da, eta irabazlearen komikia TMEO aldizkarian argitaratuko da. Gainera, saritutako komiki guztiak Diario de Noticias de Álava egunkarian argitaratuko dira.

Epea azaroaren 1ean amaituko da, 14:00etan. Lanak helbide honetara bidali behar dira: concursocrashcomic@gmail.com.

Informazio guztia eta oinarriak crashcomic.org webgunean.


Laburrean

  • Mota Lehiaketa
  • Data 2026(e)ko urriaren 1(e)tik 2026(e)ko azaroaren 1(e)ra
  • LekuaVitoria-Gasteiz
  • Ikusi agenda Vitoria-Gasteiz

Non