USK-Iruñeko hiri-marrazkilarien "Miradas de la Txantrea" erakusketa Txantreako Liburutegi Publikoan ikusgai egongo da urriaren 1etik 29ra arte.
Urban sketcherrak Flickr-en inguruan sortu zen, mundua marrazkiz marrazki erakusteko asmoz, in situ lan eginez eta sorkuntzak Internet bidez partekatuz. Oraingo honetan, USK Iruña taldeak Txantrea auzoko espazioetan jarri ditu bere begirada eta artea.
Txantrean kultura jendea elkartzeko, batasunerako eta erresistentziarako tresna izan da beti. USK-Iruñeko kideok auzokideen harrotasuna sortzen duten plazetan, zokoetan eta pertsonengan finkatzen dugu begirada.