Atzerriko unibertsitateetan euskara eta euskal kultura irakasteko prestakuntza ikastaroa (2026)

Donostia / San Sebastián 2026(e)ko urriaren 2(e)tik 2026(e)ko azaroaren 27(e)ra
  • Atzerriko unibertsitateetan euskara eta euskal kultura irakasteko prestakuntza ikastaroa (2026)

Urriaren 2an hasiko den ikastaroak atzerrian euskara eta euskal kultura irakasteko metodologia, tresnak eta baliabideak eskainiko ditu. Aurtengo edizioa Donostian egingo da, EHUko Gipuzkoako Campuseko Elbira Zipitria eraikinean

2024az geroztik, ikastaroa bi urtean behin egiten da

2010ean sortu zenetik, Etxepare Euskal Institutuak Euskal Ikasketen ikusgarritasuna eta hauen integrazioa sustatu du mundu osoko unibertsitateetan eta goi-mailako ikasketa zentroetan. Gaur egun, Institutuaren lankidetzari esker, Europa, Amerika eta Asiako 33 unibertsitatek euskara eta euskal kultura eskaintzen dituzte beren gradu eta graduondoko curriculumetan.

Atzerriko unibertsitateetan euskara eta euskal kultura irakasteko prestakuntza ikastaroa EHUren eta Etxepare Euskal Institutuaren arteko lankidetza esparruan dago sortuta eta hamabigarren edizioa izango da aurtengoa. Atzerriko hizkuntza gisa euskararen eta euskal kulturaren irakaskuntzan atzerrian ariko diren irakasleen (irakurleen) prestakuntzan sakontzea du helburu.

Euskal kultura hainbat diziplinatan nola irakatsi eta transmititu landuko dute parte-hartzaileek hainbat adituren eskutik. Euskal Ikasketen didaktika hainbat ikuspegitatik aztertu eta metodologiak, tresnak eta baliabideak eskuratuko dituzte ikasleek euskara eta euskal kultura irakasteko. Hizkuntzalaritza, didaktika, metodologia, kultura eta zibilizazioa bezalako gaiak jorratuko dituzte, hain zuzen ere.

Ikastaroa tokiko behar espezifikoetan oinarrituta diseinatuta dago eta irakasle postu horiek sustatzen dituen Etxepare Euskal Institutuko Irakurletza Sarea eta ematen dituen aukerak ezagutaraziko dira.

  • Metodologiak, tresnak eta baliabideak eskuratuko dituzu
  • Diziplina anitzetatik euskara eta euskal kultura nola irakatsi eta transmititu ikasiko duzu
  • Herrialde eta ikaslegoaren errealitatera egokitutako proposamen didaktikoak garatuko dituzu
  • Aditu eta profesionalen eskutik ikasiko duzu
  • Nazioarteko unibertsitate batean euskara eta euskal kultura irakasteko prestakuntza jasoko duzu. (Ikastaro honek irakurleak hautatzeko deialdietan meritu gisa puntuak ematen ditu)

DATAK: 2026KO URRIAK 2 - AZAROAK 27

ORDUTEGIA: ostiraletan: 16:00-20:20 | larunbatetan: 09:00-13:20

FORMATUA: AURREZ AURREKOA

HIZKUNTZA: EUSKARA

BALIO AKADEMIKOA: 6 kreditu ECTS 

PREZIOA: 400,00 €

Informazio gehiago


Laburrean

  • Mota Prestakuntzak
  • Data 2026(e)ko urriaren 2(e)tik 2026(e)ko azaroaren 27(e)ra
  • OrdutegiaOstiraletan: 16:00-20:20 | Larunbatetan: 09:00-13:20
  • Lekua EHU (Gipuzkoako Campusa) - IM Barriola Zentroa. Elhuyar Plaza, 1 (Errektoreordetza) (Donostia / San Sebastián)
  • Zenbatekoa400 €
  • HizkuntzaEuskara
  • Web UPV-EHU (Gipuzkoako Campusa)
  • Izen-ematea 2026(e)ko ekainaren 15(e)tik 2026(e)ko irailaren 17(e)ra
  • Izena emateko informazioa

Non