Off Lokal Araba: "Nora, nora ezean" + "Etorkizunak dio Fuego!"

Laudio 2026(e)ko urriaren 10(e)tik 2026(e)ko urriaren 11(e)ra
  • Off Lokal Araba: "Nora, nora ezean" + "Etorkizunak dio Fuego!"

Atal honek tokiko artistek ezohiko espazioetan antzezteko sortutako pieza eszenikoak proposatzen dira. Ikusleak abiapuntu batean biltzen dira, eta leku ezezagunetatik doan eta sorpresaz beteta dagoen ezusteko ibilbide eszeniko batean barrena abiatzen dira.

Nora, nora ezean - Musaloka Kolektiboa

Joaten ez den emakume bat da Nora, geratzen dena, auzoko bazterrak bere egiten dituena. Obrak hizpide du etxegabetua izan den adineko emakume baten eguneroko erresistentzia. Sistemak bazterrera bultzatu nahi duen arren, Norak bere auzoan bizitzen jarraitzea erabaki du.

Noraezean doa, edonon etxea sortzen eta kaleko izkina bakoitza elkargune bihurtzen. Antzerki gestualaren eta egunerokotasunaren poetikaren bitartez, lan honek espazio publikoa babesleku bihurtu nahi du, gaur egungo etxebizitzaren problematika plazara ateraz eta pertsona orok bizitza duin bat izateko duen eskubidea aldarrikatuz.

Etorkizunak dio Fuego! - Makur Antzerkia

Etor zaitez Frank Benson idazlearen azken liburuaren aurkezpenera: Etorkizunak dio Fuego!. Beldurrezko liburu bilduma baten hamairugarren eleberria da. Aurreko liburuek ez zuten harrera onik izan eta Frank bere muga jo du. Agian hau izango da bere azken aukera. Hil ala bizikoa da.

Arrakasta izango du saiakera honetan? Liburua irakurri duen norbait etorriko ote da behintzat?, ala patuak beste plan bat dauka berarentzat?

Izena emateko epea urriaren 7ra arte, HAZen edo kultura@laudio.eus helbidean.


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaNora, nora ezean - Musaloka Kolektiboa
  • Data 2026(e)ko urriaren 10(e)tik 2026(e)ko urriaren 11(e)ra
  • OrdutegiaUrriak 10: 12:00 + 19:00. Urriak 11: 12:30 +19:30
  • LekuaLamuza
    Laudio
  • ZenbatekoaDoan, aurretik izena emanda. Pase bakoitzean 15 pertsona gehienez.
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Laudio

Non