Aderretatik 2026 jaialdiaren barne.
La Ola Maldita 2021eko apirilean Donostian sortutako Surf Rock power hirukotea da, entseguen, barrearen eta musika instrumentalaren energia eta erritmoa berreskuratzeko gogoaren artean jaioa. Gaur egun Manuel Brion gitarran, Arantxa Lizarazu baxuan eta Aengus Ó Mongáin baterian aritzen dira. Taldeak 60ko hamarkadako surf, rock and roll eta garage musikan ditu sustraiak. Reverb-ez beteriko gitarrek, erritmo biziek eta espiritu basatiak Kaliforniako kostaldea gogorarazten dute, baina Kantauri itsasoaren gazitasun bereziarekin. Besteak beste, Link Wray, The Ventures eta The Cramps dituzte eragin nagusi. Dabadaba, Hell Dorado eta Intxaurrondoko aretoetan aritu dira, baita Musikagela Fest eta Jazzaldia bezalako jaialdietan ere. 2026an lehen EP-a, Orillera, argitaratu dute, soinu fresko eta energetikoa sendotuz, batez ere dantzan jartzeko sortua.