Estimuluz jositako jolaserako gunea, haurtxoek eta familiek Museoko artelanak ezagutzen dituzten bitartean elkarren arteko hartu-emana sustatzeko helburuz sortua.
Hiruhileko honetan, Jenny Holzer, Steve McQueen edo Dan Flavin bezalako artistek argiarekin egindako obrak hartuko ditugu abiapuntu gisa.
Hilabeteotan, jakin-mina pizten eta pertzepzioa garatzen lagunduko duen ingurune murgiltzaile bihurtuko dira Museoko txoko-mokoak. Argia, soinua eta mugimendua uztartzen dituen ibilbidearen bitartez, ikusiko dugu kolore ezberdinek eta soinu-elementuek nola eraldatzen duten hautematen duguna. Jarduerak gure sentsorialtasuna areagotzen lagunduko digu, baita arreta, presentzia eta ikerketa-gaitasuna sustatzen ere.
Adina: 6-36 hilabete
Iraupena: 120 min. saio bakoitza
Saioak:
Urriak 3, larunbata, eta urriak 4, igandea: 12–24 hilabete (goizez gaztelaniaz eta arratsaldez euskaraz)
Urriak 10, larunbata, eta urriak 11, igandea: 6–12 hilabete (gaztelaniaz)
Urriak 17, larunbata, eta urriak 18, igandea: 24–36 hilabete (goizez gaztelaniaz eta arratsaldez euskaraz)
Urriak 24, larunbata, eta urriak 25, igandea: 24–36 hilabete (goizez euskaraz eta arratsaldez gaztelaniaz)
Urriak 31, larunbata, eta azaroak 1, igandea: 12–24 hilabete (gaztelaniaz)
Saioen gidariak: Aitziber Aguirre, Ismene Madariaga, Mertxe Periz eta Mónica Rodríguez-Curiel