"Kandela & Erre" (estreinaldia)

Donostia / San Sebastián 2026(e)ko Urriak 3
  • "Kandela & Erre" (estreinaldia)

Ertza konpainiak Kandela & Erre lana taularatuko du, antzerkia eta dantza uztartzen dituen ikuskizuna.

"Zertarako balio du kandela itzali batek? Gehienez ere, apaingarri gisa. Argia egin nahi badu, kandela piztuta egon beharko da; eta piztuta baldin badago, kandela erre egiten da. Kontsumitu egiten da.

Gure bi pertsonaiak, aita-alabak badira ere, eta etxe berdinean bizi diren arren, gutxi dakite bata besteaz. Badirudi azken egun hauetan joera hori aldatzera doala, edo gutxienez aldatzeko ahaleginak egingo dituztela; baina horretarako, belaunaldien arteko arrakala, sexualitatea, genero identitatea eta abertzaletasuna bezalako gaiei aurre egin beharko diete.

Bien helburu nagusia, ahalik eta hobekien bizitzea bada ere; bakoitzaren desirek aurrez aurre topo egiten dute bestearenekin. Hori bai, ederki asko ikasi dutena, kandela bezala, gu guztiok egunen batetan itzali egingo garela da.

Orduan, bizitza bera borroka galdua bada, zergatik hainbeste beldur bidean huts egiteari? Ez al litzateke okerragoa, bizitza honetatik argi izpirik ere egin gabe pasatzea?".

Fitxa artistikoa:

  • Zuzendaritza: Asier Zabaleta
  • Dantzariak: Paula Plano Calvo eta Asier Zabaleta
  • Koreografia: Asier Zabaleta
  • Aktore zuzendaritza: Amaia Lizarralde
  • Eszenografia: Pello Artola
  • Testua: Asier Zabaleta
  • Bideoa: Inés Bermejo
  • Musika: Asier Zabaleta
  • Argien diseinua: Marc Kanou
  • Ekoizpena: Ertza
  • Banaketa: Ines Bermejo

Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non