Museoak bisita gidatuak, familia-tailer bat, gordailu bisitagarria ezagutzeko bisita berezi bat eta euskal dantzari buruzko solasaldia eskainiko ditu
Euskal Museoa Bilbaok bat egingo du aurten ere Ondarearen Europako Jardunaldiekin urrian zehar garatuko den programazio bereziarekin. Ekimenaren ardatz ondarearen hauskortasuna, transmisioa eta kontserbazioa hartuta museoak lau jarduera proposatzen ditu, publiko ezberdinei zuzenduak, euskal ondarera hurbiltzeko modu berriak deskubritzeko.
Egitarauak barne hartzen ditu bisita gidatuak, mugimendua eta sorkuntza lantzeko familia-tailer bat, museoko gordailu bisitagarriaren bisita eta euskal dantzaren transmisioari buruzko solasaldia. Jarduera guztiak doakoak dira eta aldez aurretik erreserba egin behar da www.euskalmuseoa.eus webgunean edo museoko harreran.
Ibilbide bat euskal ondarean zehar urriko asteazken guztietan
"Euskal Ondarea" jarduerak gure kulturari forma eman dioten objektu, ezagutza eta bizimodu batzuk ezagutzeko ibilbide gidatua proposatzen du, kasu honetan fokua ondarearen hauskortasunean eta iraganaren eta orainaren arteko zubiak eraikitzeko beharrean jarriz.
Bisitak urriko asteazken guztietan izango dira, bi hizkuntzatan:
Edukiera: 15 pertsona saio bakoitzeko.
Elkargunea: Euskal Museoa Bilbao (Gurutze kalea 10).