Antolakuntzak jakinarazten du:
Datorren urriaren 17an, larunbata, Amorebieta-Etxanoko Onura Aretoak Belgradotik datozen Cotton Pickers serbiarrak hartuko ditu, blues-rock estiloko power trio suntsitzailea. Euren zuzeneko itxaropentsuan, blues elektriko gordin, basati eta bizia eskainiko dute, groove eta jarrera indartsuz betea.