Euzkadi’ko Jaurlaritza eratu izanaren 90. urteurrenean, egungo Eusko Jaurlaritzaren aitzindaria den erakunde hark bere jardunean pilatutako agirien funtsak jasandako gorabeherei buruzko mahai-ingurua antolatu dugu. Bertan ondoko gai ezberdinen inguruko hausnarketa egingo da: gudaren ondorioz izandako sakabanaketa, agiri multzo ezberdinen nondik-norakoak eta horren ondorioz gaur egun sortu diren hutsuneak. Gogoeta interesgarri honetan sakontzeko funts berezi hau eta ondare dokumentalen gorabeherak aurrez-aurre ezagutzen dituzten 3 aditu izango ditugu gurekin: Mikel Aizpuru, Leyre Arrieta eta Iñaki Goiogana.