"Euzkadi’ko Jaurlaritzaren agiri ondare galdua eta berreskuratua" (euskaraz)

Bilbao 2026(e)ko Urriak 9
  • "Euzkadi’ko Jaurlaritzaren agiri ondare galdua eta berreskuratua" (euskaraz)

Antolakuntzak jakinarazten du:

Euzkadi’ko Jaurlaritza eratu izanaren 90. urteurrenean, egungo Eusko Jaurlaritzaren aitzindaria den erakunde hark bere jardunean pilatutako agirien funtsak jasandako gorabeherei buruzko mahai-ingurua antolatu dugu. Bertan ondoko gai ezberdinen inguruko hausnarketa egingo da: gudaren ondorioz izandako sakabanaketa, agiri multzo ezberdinen nondik-norakoak eta horren ondorioz gaur egun sortu diren hutsuneak. Gogoeta interesgarri honetan sakontzeko funts berezi hau eta ondare dokumentalen gorabeherak aurrez-aurre ezagutzen dituzten 3 aditu izango ditugu gurekin: Mikel Aizpuru, Leyre Arrieta eta Iñaki Goiogana.


Laburrean

  • Mota Hitzaldia
  • Data 2026(e)ko Urriak 9
  • Ordutegia18:30
  • LekuaEuskadiko Artxibo Historikoa
    María Diaz de Haro, 3
    Bilbao
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Euskadiko Artxibo Historikoa, Bilbao

Non