"Nafarroako txanpona, agintearen historia"

Pamplona/Iruña 2026(e)ko urriaren 9(e)tik 2026(e)ko urriaren 18(e)ra
  • "Nafarroako txanpona, agintearen historia"

Oier Santamaria historialariak komisariatuta, bestalde, ‘Nafarroako txanpona, agintearen historia’ erakusketa ikusgai egonen da Kondestablearen jauregian, urriaren 9tik 18ra bitartean.

Txanpona, gutxienez, duela 3.000 urte sortu zen. Produktu guztietarako kanbio-balio komuna neurtzeko unitate bat ezarri zuen, trukean oinarritutako ekonomiaren mugak gaindituz.

Urriaren 15ean erakusketara bisita gidatu berezia egingo da, bere komisarioaren eskutik.

HITZALDIEN JARDUNALDIA

Helburu horrekin, Nabarralde Fundazioak urtero urrian antolatzen duen jardunaldiaren edizio berriak, Nafarroako txanpona, agintearen adireazlea izenburupean, Nafarroako txanponaren historia izanen du mintzagai, ikuspegi askotarikoetatik eta formatu desberdinetan. Aditu andana bilduko dituen jardunaldi nagusia urriaren 17an izanen da, Iruñeko Kondestablearen jauregian. Bertan arituko dira Alicia Irurzun Santa Quiteria, Mikel Legorburu, Ricardo Ros, Mikel Zuza, Miguel Ibañez eta Xabier Irujo historialariak, baita Eusko elkarteko Nikolas Blain ere. Goiz osoko iraupena izanen du jardunaldiak eta aurretiko izen-ematea beharrezkoa izanen da.


Laburrean

Non