Durangoko San Fausto Jaiak 2026: egitaraua

Durango 2026(e)ko urriaren 10(e)tik 2026(e)ko urriaren 18(e)ra
  • Durangoko San Fausto Jaiak 2026: egitaraua

Durangoko Udalak 2026ko San Fausto Jaietako egitaraua aurkeztu du gaur goizean, irailaren 23an. Urriaren 10etik 18ra bitartean egingo diren jaiek berriz ere giro alaiaz beteko dituzte udalerriko kaleak, musikaz, kulturaz, tradizioaz, kirolaz eta adin guztietako herritarrentzako jarduerez osatutako eskaintzarekin. Aurten, gainera, kultur eta parte-hartze arloko proposamen berriak ere izango dira.

Aurtengo egitarauak 169 jarduera biltzen ditu, eta jaien ekitaldi errotuenak eta kultur eta aisialdi eskaintza zabaltzen duten ekimen berriak uztartzen ditu. Herritarren parte-hartzea, aniztasuna, emakumeen presentzia eta auzoen protagonismoa indartzea dira aurtengo edizioaren ardatzetako batzuk.

durango.eus

Laburrean

Non