Gitarraren soiltasuna eta artifiziorik gabeko ahotsa oinarri hartuta, Gartxotek bilaketa emozional zintzo bat egin du disko honetan, kantautore gisa. Lehen aldiz bere izena daraman 11 kantuko soinu-unibertsoa eraiki du, musika egiteko modu biluziago, zintzoago eta pertsonalago baten aldeko apustu garbia eginez.