Gasteiz Euskararen Hiria 2026

Vitoria-Gasteiz 2026(e)ko Urriak 10
  • Gasteiz Euskararen Hiria 2026

Vitoria-Gasteiz euskararen hiri bihurtuko da urriaren 10ean, larunbata, ‘Gasteiz Euskaren Hiria’ ekimenaren bigarren edizioaren eskutik. Jai-giroko jardunaldi honetan, 12 orduz, publiko guztietarako jarduerak eskainiko dituzte gure hiriko euskara, kultura, aisia eta kirol arloko elkarte eta eragile sozialek.

Jarduerak 11:00etatik 22:30etara izango dira Andre Maria Zuriaren plazan, eta horietako batzuk Plaza Berrian.

  • 11:00 'Kokito eta India' familientzako ikuskizuna
  • 12:00 Aisialdi-ekintzak eta Herri kirolen tailerra Plaza Berrian
  • 12:30 Rol-jokoak
  • 12:30 Bertso Tanta
  • 13.30 Akroyoga saioa
  • 13:30 Herri kirolen erakustaldia Plaza Berrian
  • 14:30 Binilo Pintxada Pineapple Sweets-en eskutik
  • 17:30 Dantza taldeen topaketa Plaza Berrian
  • 19:00 Euskalgintzaren ekitaldi antzeztua
  • 20:30 Kontzertua: Harresian Zulo
  • 22:30 Andrigina Drag Show

Gasteiz Euskararen Hiria 2026: egitaraua (pdf)


Laburrean

Non