"La maja y la mona (o viceversa)"

Estella-Lizarra 2026(e)ko Urriak 10
  • "La maja y la mona (o viceversa)"

La Mona (Lisa) eta La Maja (jantzita), parekorik gabeko bi margolan.

Aroa Berrozpe eta Susana Soleto, parekorik gabeko eta amore ematen ez duten bi aktore. Bata bestea baino politago, bata bestea baino ederrago, margotutako bi emakume horiek gorpuzten saiatuko dira. Baina ez dute oso argi nork ordezkatu behar duen nor, eta horrek aurrez aurre jarriko ditu Maja eta Mona, nor den ederrena eta nor den politena erabakitzeko. Edo alderantziz. Hori bai koadroa!

Erritmo biziko eta umorez betetako komedia honetan, adiskidetasuna, hipokrisia, irudi estetikoa eta feminismoa izango dira azaleratuko diren gaietako batzuk. Horri esker, obra honek komedia hutsa izatetik harago egingo du, benetako akelarre bihurtzeraino. Barreak lagun, katarsi kolektibo txiki bat proposatzen du, gaur egungo gizartean emakume izateak zer esan nahi duen hausnartzera gonbidatuz. Eta hori da, hain zuzen ere, obra honetan harrigarriro gertatzen dena: bi pertsonaiak espazio berean mugitzen dira, margotu zituzten mihise zuri bezain minimalistaren gainean. Hala ere, paradoxikoki, ez da ezer falta; antzerki-jokoaren magiari esker, errealitate oso bat sortzen baita.


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Konpainia
  • Data 2026(e)ko Urriak 10
  • Ordutegia19:30
  • LekuaLos Llanos
    Gustavo de Maeztu, 16 (Los Llanos)
    Estella-Lizarra
    Web
  • Zenbatekoa8,40 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Los Llanos, Estella-Lizarra
Ikuskizunaren informazioa >>

Non