"LOTURAK. Familia Programa"

Bilbao 2026(e)ko urriaren 10(e)tik 2026(e)ko abenduaren 19(e)ra
  • "LOTURAK. Familia Programa"

Programako jarduerak urritik abendurako larunbat guztietan izango dira eta 4 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzendutako parte-hartzeko eta sormena lantzeko proposamenak izango dira.

Saioetan, jokoen, esperimentazioaren eta hizkuntza artistikoen bitartez ezagutuko dituzte museoko bildumak, espazioak eta ondarea

Guztira hamabi jarduera izango dira. Jarduera bakoitzak bi euroko prezioa izango dute eta gehienez ere hamabost pertsonak parte hartu ahal izango dute saio bakoitzean

Parte hartzeko beharrezkoa da Euskal Museoaren web-orrialdean izena ematea: www.euskalmuseoa.eus

Euskal Museoa Bilbaok martxan jarri du “LOTURAK. Familia programa”, familiak eta museoa elkartzeko topagunea izango dena. Programa horren bidez jendea euskal kulturara eta haren ondarera hurbiltzea erraztu nahi da, ikuspegi parte-hartzaile, esperientzial eta egokitu batetik.

2026ko urritik 2027ko ekainera, larunbatero, 17:00etan, museoak bere bilduma, espazio eta ondarera hurbiltzeko proposamen berriak eskainiko ditu. Jarduerak batez ere Euskal Museoko Hezkuntza taldeak diseinatu eta dinamizatuko ditu eta ikaskuntza esperimentazioarekin eta sorkuntzarekin uztartuko dute.

Lehen hiruhileko honetan, programazioak hamabi jarduera proposatzen ditu, museoko bildumekin, erakusketekin eta bestelako ekimen kulturalekin lotuta egongo direnak. Horien artean izango dira sorkuntza-tailerrak, eta musikarekin, zeramikarekin, ehunekin, ondarearen kontserbazioarekin edo euskal tradizioekin lotutako proposamenak.


Laburrean

  • Mota Bestelakoa (haurrentzat)
  • Data 2026(e)ko urriaren 10(e)tik 2026(e)ko abenduaren 19(e)ra
  • OrdutegiaLarunbatetan 17:00 - 18:30
  • LekuaEuskal Museoa
    Gurutze Kalea, 10
    Bilbao
    Web
  • Zenbatekoa2 € (izen-ematea)
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaHainbat (euskara barne)
  • Ikusi agenda Euskal Museoa, Bilbao

Non