"Mikra"

Azpeitia 2026(e)ko Urriak 10
  • "Mikra"

Akrobazia pieza "perfektua" lantzen ari diren bi akrobata eszenatoki batean aurkitzen dira. Lanketa horretan ezadostasunak, arazoak eta empatia faltak azalduko dira, norberak sentitzen duena eta besteek beraiengan ikusten dutenaren arteko gogoeta sustatuz.

Zehaztutako roletatik aldentzen saiatuko dira estereotipoak hautsiz, norberaren esentzia bilatuz eta elkar zaintza erdigunean jarriaz. Guzti honek akrobata lanarekiko beste ikuspegi bat garatzea ahalbidetuko die. Lortuko al dute "perfekzioa" "normaltasun berrian"?

Genero eta rol estereotipoetatik abiatuz, gurasotasuna, sexualitatea edo identitatea hausnartuz, botere harremanak ikusarazten dituen zirku disziplina akrobatikoetan oinarritutako pieza da Mikra.

Fitxa

  • Egileak: Irati Gonzalez Jaimerena, Koldo Arakistain Irazusta
  • Zuzendaritza: Amancay Gaztañaga, Iraia Elias Muniain
  • Akrobatak: Irati Gonzalez Jaimerena, Koldo Arakistain Irazusta
  • Sorkuntzarako laguntza: Eider Goiburu Moreno
  • Soinua: Ane Arruti Lopetegi
  • Iraupena: 40 minutu
kulturaz.eus

Laburrean

  • Mota Antzerkia (haurrentzat)
  • KonpainiaBerdinki
  • Data 2026(e)ko Urriak 10
  • Ordutegia12:00
  • LekuaDone Jakue kalea
    Azpeitia
  • ZenbatekoaDoan
  • Ikusi agenda Azpeitia
Ikuskizunaren informazioa >>

Non