Infinitudrama antzerki konpainiakPromesarik txikiena ikuskizuna aurkeztuko du.
Zein da lagun bati egin diezaiokegun promesarik txikiena?
Lau lagun, fikzioak elkartuta. Eszenatokia prest, dir-dir egin dezaten. Airean, elkarri inoiz egindako promesa guztiak. Ezkutuko lagun batek opari bat dakar lagun anonimoen arteko ospakizun kritiko honetara. Publikoa eskutik helduta, edo hobeto, hatz txikitik helduta, lagun izatera jolasteko bidaiari ekingo diote aktoreek. Hasi aurretik: presta zaitez kantu eta pozerako, eta, nola ez, presta zaitez, dezepziorako.