Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkarteak antolatuta eta udalak babestuta, azoka solidarioa izango da urriaren 11 eta 12an. (10:30-20:00)
Merkatu plazan atonduko dituzte postuak. Aukerako liburuak, diskoak eta bestelako materiala jarriko dute salgai. Era berean, herritarrek etxetik ekarritakoak ere jasoko dituzte, berriro erabiltzaile berrien esku jartzeko.