"10 URTE ITSASOAREN OROIMEN HISTORIKOA. 20 ERAKUSKETA"

Errenteria 2026(e)ko urriaren 13(e)tik 2026(e)ko urriaren 31(e)ra
  • "10 URTE ITSASOAREN OROIMEN HISTORIKOA. 20 ERAKUSKETA"

2016 eta 2026 artean antolatutako 20 erakusketen antologia dugu erakusketa hau: Argentina, naufragioak, itsasargiak, armadoreen etxeak, abandonatutako itsasontziak, itsasoko salbamendua…Errenterian, Pasaian, Donostian, Castro Urdialesen, Bermeon, Pinofranqueadon (Caceres), Irunen… egindako erakusketak.

Erakusketak azalpen panel eta panel ilustratuak dauzka, bai eta hondoratze arrasto, itsasketa-karta, nabigazio konpasa, bandera kodea, nabigazio egunkari eta abarrak ere.

Erakusketarekin lotuta, gainera, bi jarduera egingo dira: batetik, urriaren 22an, Lucía Goñiren 'Galerna: el horizonte infinito' dokumentala proiektatuko da, 1961ko enbata handiari buruzkoa; eta urriaren 23an, 'Rescate en la mar: Historia del salvamento marítimo' hitzaldia emango du Manuel Torresek. Biak 18:30ean izango dira.

Publiko guztiei zuzendutako erakusketa, doan. Azalpenak elebitan daude. Urriaren 13tik 31ra, astelehenetik larunbatera 17:00-20:00.

Arkeolur Elkartearen eskutik.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2026(e)ko urriaren 13(e)tik 2026(e)ko urriaren 31(e)ra
  • Ordutegia17:00 - 20:00
  • LekuaXenpelar Etxea
    Magdalena, 32
    Errenteria
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaHainbat (euskara barne)
  • Ikusi agenda Xenpelar Etxea, Errenteria

Non