TAC! 2026 - Hiri Arkitekturako Festibala (Sestao)

Sestao 2026(e)ko urriaren 13(e)tik 2026(e)ko azaroaren 14(e)ra
  • TAC! 2026 - Hiri Arkitekturako Festibala (Sestao)

Etxebizitza eta Hiri Agenda Ministerioak (MIVAU), Arquia Fundazioaren eta Sestaoko Udalaren laguntzarekin, gaur goizean aurkeztu du Sestaon (Bizkaia) FERRUM behin-behineko pabiloia, TAC! Hiri Arkitekturako Festibalaren bosgarren edizioko proiektu irabazlea. Instalazioa Juan Mateos Corona arkitektoak diseinatu du, eta bisitatu ahal izango da Labe Garaia parkean, 1. zenbakiko Labe Garai zaharraren ondoan azaroaren 14ra arte. Inaugurazioak festibalaren edizio berri bat abiarazten du, aurten hirien konfigurazioan energiaren zereginari buruz hausnartzen duten proiektuetan oinarrituta.

FERRUM oso-osorik txertatzen da gai horretan. Instalazioak –arina eta desmunta daitekeena– estalki zirkular galvanizatu baten forma hartzen du Labe Garaiaren ondoan kokatuta, eta zuzeneko harremana ezartzen du harekin. Bere presentziak hamarkada askoz Sestaoren nortasuna errotu zuen industria-paisaiara bidaltzen du, eta udalerriko jarduera siderurgikoarekin lotutako oroimena berreskuratzen du begirada garaikidetik. Hala, pabiloiak industria-konplexu zaharraren iragan historikoarekin solasean jarduteaz gain, hiriko herritarren oroimenekin egiten du berba.

Egitura altzairuzko materialekin egin da, eta ekoizpen-zikloan sartuko dira berriz desinstalatzen denean, beraz, pabiloia pieza “birzirkulagarri” bihurtzen du. Planteamendu honetatik abiatuta, arkitektoak nahi izan du, batetik, Sestaoko hiriaren izaera eta paisaia antolatzen lagundu zuen industriari omenaldia egitea. Bestetik, arkitektura honen materialak zaharberritu eta erabilera berriak izan ditzaketenez, beste begirada bat ematen dio tradizioz kutsadurarekin lotutako industriari, materialen zaharberritze- eta jasangarritasun-sinbolo bihurtuz.

Aurrekoaren harira, Juan Mateos Coronak, bere proiektuaren bidez, begirada berri bat ezartzen du industria-eraldaketa garaikideari buruz, eta kontzientzia eta erantzukizun materialaren gaineko hausnarketa batekin lotzen du. Ikusgai egiten ditu ekoizpen siderurgikoko hondakinak oraingo paisaiaren parte aktibo gisa. Ikuspegi honek koherentziaz konektatzen du bere lanbide-ibilbidearekin. Arkitektoa da Madrilgo Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan (MAGET) 2020az geroztik. Bere lanbide-jarduera Corma estudioan garatzen du; bertatik egituratzen du bere posizio arkitektoniko kritikoa testinguruarekin. Horretarako, araketa teorikoa eta lanbide-jardunbidea bateratzea uzten dioten enkarguak eta lehiaketak hautatzen ditu.

FERRUM pabiloiaren inaugurazioa lehenengo geralekua da festibalaren bosgarren edizioan. Bigarrena Joan Coromines plazan izango da, Bartzelonako CCCBren ondoan, urriaren 23tik abenduaren 1era. Harta Pablo Schmidt Kamp, Rodrigo Pérez Vásquez eta Santiago Rodriguez Pradaren Una sombra improbable aurkeztuko da. Festa-giroko azpiegitura arin modura pentsatuta, pabiloiak behin-behinekoz eraldatzen du plaza galeria ireki, jolas-paisaia eta itzalpean gelditzeko toki bihurtzeko.

Espazio publikoa menderatzea: energia indar eraldatzaile gisa

Ildo horri jarraikiz, bere bosgarren edizioan, TAC! Festibalak energia arakatzen du hirigunea eraldatzeko gai den indar gisa, ez ikuspegi teknikotik bakarrik, baita ikuspegi materialetik, klimatikotik, sozialetik eta sinbolikotik ere. Premisa hori abiapuntutzat hartuta, Sestao eta Bartzelonarako hautatutako bi proiektuak oso testuinguru eta hizkuntza arkitektoniko desberdinetatik abiatzen dira, baina borondate bera partekatzen dute: arkitektura suntsikorra espazio publikoa aktibatzeko, tokiko baldintzak berrinterpretatzeko eta herritarren, ingurunearen eta baliabideen artean harreman-modu berriak proposatzeko tresna bihurtzea.

Ikuspuntu desberdinetatik, bi proposamenek energia ulertzen dute hiriaren eguneroko esperientzia aldatzeko gai den elementu gisa. Sestaon, hausnarketa horren harburua da ekoizpen-iraganak eta industriarekin lotutako eraldaketa-prozesuek sakonki markatu duten lurraldea; Bartzelonan, hiri-testuinguru batean murgiltzen da, non arkitekturak plazako erabileren eta ingurumen-baldintzen gainean jarduten duen. Hala, TAC! 2026 Festibalak energia kontzeptu zabaltzat jotzen du, oroimena eta ziklo materialekin batera, espazio publikoaren erosotasuna, egonaldia eta bizi kolektiboa jorra baitaitezke.

Begirada horrek festibalaren ibilbidea jarraitzen du. Izan ere, edizioz edizio, arkitektura, lurraldea eta toki kultura lotzeko modu desberdinak arakatu ditu. Granadatik Donostiaraino, Valentzia, Vigo, San Fernando, Kanari Handiko Las Palmas eta Alacant, TAC! Festibalak, besteak beste, honako gai hauek aztertu ditu: lanbide tradizionalak, lurraldearekin lotutako ekonomia edo materialen eta toki jakinduriaren erabilera garaikidea. 2026an, hausnarketa horrek energiarantz jo du esparru berri gisa hirien eta haien espazio publikoen eraldaketa pentsatzeko.

FERRUM, herritarrentzako abiapuntua

Aurreko edizioetan bezala, TAC! Festibalak pabiloia instalatzearekin batera, Sestao 2026ko deialdian aurkeztutako proiektuen erakusketa antolatuko du. Sestaoko metroaren irteera nagusian eta Musika Eskolako erakusketa-aretoan kokatuko da. Erakusketari esker, hautatutako proposamenak eta jasotako lan batzuk ezagutu ahalko dira. Horrela, erakusketa dela bide, begirada zabalduko da proiektu irabazletik haratago, eta herritarrei hurbilduko zaizkie festibalaren edizio honetako prozesuak, ideiak eta estrategiak.

FERRUM instalatuta egongo den hilabetean, pabiloiak topaketa-, eztabaida- eta hedapen-gune modura funtzionatuko du arkitektura garaikidearen harira. Jardueren artean, arkitektura gaztearen hiru topaketa azpimarra daitezke, profesionalen belaunaldi berrien lana ikusgai egiteko eta beste kultur eragileekin eta herritarrekin elkarrizketa irekitzeko.

Saioetan edizio honetako espirituarekin zuzeneko lotura duten gaiak landuko dira, hala nola aldi baterako arkitektura eta espazio publikoa aktibatzeko gaitasuna, industria-ondarea biziberritzea eta hiriguneak berreskuratzea dinamika kolektibo berrien motor gisa.

Jardunaldi horiei batuko zaie, Sestaoko Udalaren bultzadarekin eta laguntzarekin, programazio anitza: zinema-emanaldiak, liburuen aurkezpenak, familientzako tailerrak, arkitektura eta hirigintzari buruzko jardunaldi profesionalak, hots-arteko saioak eta ikus-entzunezkoen performanceak. Orokorrean, jarduera horien helburua da arkitekturaren, tokiko kulturaren eta ondare historikoaren arteko harremana indartzea, FERRUM topaketa-gune bihurtuz Sestaori eta bere hiriguneari buruzko begirada berriak aktibatzeko. Programazio osoa TAC! Festibalaren web orrian kontsulta daiteke: www.tacfestival.com.

.sestao.eus

Laburrean

Non