Irakurketa erraza euskeraz

Tolosa 2026(e)ko urriaren 14(e)tik 2027(e)ko maiatzaren 19(e)ra
  • Irakurketa erraza euskeraz

Irakurketa erraza euskaraz taldea euskaldun zahar nahiz euskaldun berriek euskaraz irakurtzen trebatzeko asmoz sortu da, modu ludikoan eta parte-hartzailean, irakurketa prozesua errazteko eta taldean ikasteko. Irakurketa talde honetan, ordea, dinamika ezberdina izango da: liburua saioetan soilik irakurriko da, parte-hartzaile guztiak martxa berean joan daitezen, eta unean dauzkaten zalantzak argitzen joango dira, ulermena hobetzeko asmoz. Hortaz, ez da euskara akademikoa lantzean ardazten den taldea, eta literaturaz gozatzea eta euskaraz mintzatu eta irakurtzea du helburu.

Taldea helduei zuzentzen zaie eta dinamizatzaile bat izango du eta, betiko lez, liburutegia arduratuko da liburuak lortzeaz. Saioak 18:00etatik 20:00etara izango dira, Tolosako udal liburutegiko Errota eraikinean. Aforoa 10 pertsonakoa izango da. Izena eman ostean, ez da beharrezkoa irakurgaiaren bila etortzea, esan bezala, saioetan irakurriko delako.

2026/2027 IKASTURTEA

  • Urriaren 14, 21, 28
  • Azaroaren 4, 11, 18, 25
  • Abenduaren 2
  • Urtarrila 27
  • Otsailaren 3, 17, 24
  • Martxoaren 3, 10, 17
  • Apirilaren 7, 14, 21, 28
  • Maiatzaren 5, 12, 19

Parte hartzeko, nahitaezkoa da izena ematea.


Laburrean

  • Mota Hitzaldia
  • Data 2026(e)ko urriaren 14(e)tik 2027(e)ko maiatzaren 19(e)ra
  • Ordutegia18:00
  • LekuaTolosako Haur Liburutegia
    Andre Maria Plaza 5
    Tolosa
    Web
  • ZenbatekoaDoan (izen-ematea)
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Tolosako Haur Liburutegia, Tolosa

Non