Literatura topaketa: "Idazteaz beste: heriotza osteko poemak"

Vitoria-Gasteiz 2026(e)ko Urriak 14
  • Literatura topaketa: "Idazteaz beste: heriotza osteko poemak"

Oihana Arana idazle eta bertsolariaren Zerua hemen (2026) liburu berriari tiraka, Mari Luz Esteban antropologo eta feminista ezagunaren Amaren heriotzak libreago egin ninduen (2013) lana ere hizpide izango dugu. Euren poemetan gurasoen heriotzaren gaiari heldu diotenez, eresiez eta dolu poetikoez arituko gara, baina ez tristuratik edo solemnitatetik, bizitzaren aldeko aldarri batetik baizik.

Idazteaz beste Mikel Ayerbek zuzendutako euskal literaturari buruzko elkarrizketa-saioetan datza.

Mikel Ayerbe Sudupe Literatura Konparatuan eta Literatur ikasketetan Doktorea eta EHUko irakaslea da, literatura-kritikaria eta literaturaren inguruko hainbat ekimenen partaidea, besteak beste. Baina horien guztien aurretik eta ondoren, irakurlea; irakurle porrokatua.

 


Laburrean

Non