"Teatro gestual" tailerra, Mafalda Saloiorekin

Donostia / San Sebastián 2026(e)ko urriaren 14(e)tik 2027(e)ko maiatzaren 26(e)ra
  • "Teatro gestual" tailerra, Mafalda Saloiorekin

Mafalda Saloiok keinu antzerkiaren inguruko ikastaroa eskainiko du. Antzerki-jokoak askatasunez sortzeko tresnak dira, bai eta garapen pertsonal eta sozialerako baliabide boteretsuak ere. Tailer honetan eszenako jolasaren gozamenetik abiatuta lan egingo da.

Egitaraua

1. zatia: Gorputza eta ahotsa komunikatzeko tresna gisa
Gorputza eta ahotsa irekitzeko landuko da, gorputza eszena-jolaserako prestatzen laguntzen duten hainbat teknikaren bidez. Gorputzaren kontzientzia: nire gorputza espazioan eta nire gorputza taldearekin mugimenduan. Ahotsa eta gorputza desblokeatzeko arnasketa- eta ahots-ariketak. Gorputza eta hitza esnatzeko jolasak eta dinamikak. Konfiantzazko dinamiketan oinarrituta, lantaldea indartzea, jolasetik abiatuta.

2. zatia: Jolaserako oinarriak
Nola jolastu? Entzutea, ekintzaren fokua, ekintza-erreakzio-ariketak, gatazka, kontrastea, jolasaren benetakoa eta absurdua onartzea, konfiantza izatea eta ikaskideei jolasean laguntzea.

3. zatia: Inprobisatzea jolasaren plazeretik abiatuta
Musika eta objektuekin inprobisatzea. Aktorearen plazera publikoarekin jolastean. Sormenezko idazketa, jolasetik abiatuta.

4. zatia: Jolasa eta egunerokoa
Ikasturte amaieran, taldea prest badago, hainbat jolas-ariketa egingo dira kalean.

2026-2027: irailaren 7tik aurrera, 620 ikastaro baino gehiagotan matrikulazioa


Laburrean

  • Mota Prestakuntzak
  • Data 2026(e)ko urriaren 14(e)tik 2027(e)ko maiatzaren 26(e)ra
  • OrdutegiaAsteazkenetan: 10:00-11:30
  • Lekua Lugaritz Kultur Etxea - DK. Heriz Pasealekua, 20 (Donostia / San Sebastián)
  • Zenbatekoa265 €
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web Lugaritz Kultur Etxea
  • Izen-ematea 2026(e)ko irailaren 16(e)tik 2026(e)ko irailaren 27(e)ra
  • Izena emateko informazioa

Non