Museoaren etapa berria gune berrituetan, ibilbide berrietan eta artera hurbiltzeko hamaika modutan agertzen zaigu. Une hori bizitzeko, museoak bisita gidatuen egitarau bat jarri du martxan, hiru proposamenekin: handitzearen arkitektura ezagutzea, Bilduma osatzen duten elkarrizketak esploratzea eta erakusketetan sakontzea.
Bisita horiek aukera ematen dute eremu berrien gakoak ezagutzeko eta gaur egun museoa osatzen duten hiru eraikinen arteko elkarrizketa ulertzeko; Bildumara hurbiltzeko, Antzinarotik aro garaikideraino, hura egituratzen duten gai, artista eta obren bitartez; eta aldi baterako erakusketak ezagutzeko, bitartekaritza-taldearen eskutik. Proposamen-multzo horren xedea da bisitaren bizipena aberastea, irakurketa berriak erraztea eta museoa artearen eta gizartearen topaleku bihurtzen duten istorioak, testuinguruak eta ideiak partekatzea.