Liburu aurkezpena: "BIZITZA BATEN TXATALAK" (Onintza Enbeita)

Villabona 2026(e)ko Urriak 15
  • Liburu aurkezpena: "BIZITZA BATEN TXATALAK" (Onintza Enbeita)

Onintza Enbeitaren Bizitza baten txatalak liburuaren aurkezpena egingo da.

Sinopsia:

Hamabi gaineko eta hamabi azpiko izan ziren Feli Madariagaren arreoa. Haiek hartuta joan zen Muxikako Igertu baserrira. Hortik aurrera bizitza ederra eraiki zuen Julian Gabikaetxebarria senarrarekin eta bien artean izan zituzten hiru alabekin. Laurogeita hamar urtetik gora, oraindik ere hezurrek uzten diotenean jorran egitera joaten da ortura. Baserriko lana gogorra omen da, baina lurrak bizitzeko behar izan duen guztia eman dio Feliri. Gure amonen, birramonen edo gure amen bizimodua kontatzen da hemen andre baten ahotan. Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe.

villabona.eus

Laburrean

  • Mota Hitzaldia
  • Data 2026(e)ko Urriak 15
  • Ordutegia19:00
  • LekuaVillabonako Liburutegia
    Erreboteko Plaza, z/g
    Villabona
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Villabonako Liburutegia, Villabona

Non