Literaturaz berbetan: "Beste zerbait" (Danele Sarriugarte)

Larrabetzu 2026(e)ko Urriak 15
  • Literaturaz berbetan: "Beste zerbait" (Danele Sarriugarte)

Ez da ohiko nobela: nobela mutantea da, gorputza eta hizkuntza aldatzen saiatzen dena, desira kuir baten itsasargi. Protagonista mutazio-gosez eta desiraz desplazatuta bizi da, eta hala idazten du; bizipen afektiboak, heziketa-esperientziak eta irakurketa feministak kiribilka doaz, hainbat ahots, forma eta tonuren bidez adierazita. Testuak lekukotasuna, hausnarketa kritikoa eta eszena narratibo gordinak tartekatzen ditu; espazio zartatu batetik idatzita dago: zakarra, sutsua, batzuetan hauskorra eta beste batzuetan amorruz betea.


Laburrean

  • Mota Hitzaldia
  • Data 2026(e)ko Urriak 15
  • Ordutegia19:00
  • LekuaGoikointxurreta aretoa
    Larrabetzu
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Larrabetzu

Non