ARGAZKILARITZA GASTRONOMIKOAREN MUNDUKO SARIAK
On Egin erakusketak urtero World Food Photography Awards lehiaketan parte hartzen duten milaka irudien artean kontu handiz aukeratutako 22 argazki biltzen ditu. World Food Photography Awards Erresuma Batuan Bimi®ren babes bereziarekin duela 16urte sortutako argazkigintza gastronomikoaren nazioarteko lehiaketa da.
16 urte horietan zehar, ehun bat herrialdetako 120.000 iruditik gora jaso dituzte antolatzaileek. Lehiaketa hainbat esparru profesionalentzat dago zabalik: publizitatea, sorkuntza artistikoa eta edukien sorkuntza, argitalpenen diseinua, moda, fotokazetaritza eta bidaiak. Atal amateur bat ere badu.
Erakusketan, elikagaiek eta otorduek irudikatzen duten bistako ospakizunaz harago, originaltasunaren, aniztasunaren eta hautatutako argazkien arteko kontrastearen aldeko apustua egin da.
Erakusketa Montehermoso Kulturuneko Jovellanos aretoan egongo da ikusgai urriaren 16tik azaroaren 16ra bitartean, World Press Photo fotokazetaritza lehiaketaren erakusketarekin bat etorriz.