Artebide elkarteak, beste urte batez, Arteazoka antolatu du Altsasun. Ekimenaren hamabostgarren edizioa izango da aurtengoa. Urriaren 16tik azaroaren 15era, erakuskta Iortia Kultur Gunean ikusgai egongo da!
Horrez gain, mustutzea urriaren 16an izanen da 19:30ean.
Urriaren 18an, 10:30etik 14:00era, azoka kalean antolatu dute baita ere. Askotariko artelanak izango dira erakusgai azokan, artearen azken joerak jasotzea eta hainbat arte-proposamen zabaltzea helburu hartuta.
Azkenik, Urriaren 16 eta 28an, eta azaroaren 11n, Bideoarte emanaldia izango da Iortiako areto txikian, 18:00etatik 19:30etara.