Gonagorri, Galtzagorriren Haur eta Gazte Literaturaren podcast-aren zuzeneko grabaketa.
Aintzane Usandizaga idazlea eta Joseba Larratxe Josevisky ilustratzailea gazte irakurleekin solasean ariko dira. Publiko gaztea gonbidatuko dugu eta haietako batzuk liburu gomendioak egingo dituzte. Zuzeneko kontaketa edo irakurketa dramatizatua ere egongo da.