Ja! jaialdiaren 2026eko edizioaren barruan.
Rafael Azcona (Logroño, 1926-2008) idazlea eta Europako gidoilari handienetako bat izan zen, baita zuzendari askoren ezinbesteko kolaboratzaile. Besteak beste, Marco Ferreri, Luis García Berlanga, Carlos Saura, José Luis Cuerda, Fernando Trueba eta Manuel Gutiérrez Aragón zinemagileekin lan egin zuen. Haren ibilbidearen hasieran, umore grafikoa ere landu zuen. Haren jaiotzaren mendeurrena dela-eta, “Azcona, umorista grafikoa” erakusketa aurkezten dugu, haren lanaren alderdi ezezagunago bat berreskuratzeko asmoz.
Erakusketak 1954tik 1956ra bitartean Pueblo egunkarian argitaratutako berrogeita hamar bineta inguru biltzen ditu. Azconak zentsura frankistaren zirrikituez baliatu zen, udal-argitalpen hartan eguneroko errealitatea ironiaz islatzeko. Egunkariko binetetan, kontraesan sozialak, burokrazia, zailtasun ekonomikoak eta gerora haren eleberri eta gidoien protagonista izango ziren pertsonaia anonimoak landu zituen.
Izan ere, binetak umorezko marrazkiak baino askoz gehiago dira: espainiar literatura eta zinemaren begirada berezienetako baten oinarri izan zenaren ohar-liburuxka osatzen dute.
«Honelako gauzetan gustura aritzen naiz: izugarri pozgarria da laztasunari, tristurari, malenkoniari eta ergelkeriari adarra jotzea.» —Rafael Azcona