"José María Arizmendiarrieta, euskal kooperatibismoaren hastapenak"

Legazpi 2026(e)ko urriaren 16(e)tik 2026(e)ko azaroaren 1(e)ra
  • "José María Arizmendiarrieta, euskal kooperatibismoaren hastapenak"

Erakusketak José María Arizmendiarrietaren (1915-1976) bizi-ibilbidea eta pentsamendua jasotzen ditu. Apaiza eta pentsalari praktikoa izan zen, eta hezkuntzaren, lanaren eta elkartasunaren inguruko ideiak proiektu zehatz bihurtu zituen; proiektu horiek sakon eraldatu zuten Arrasateko gizartea.
Erakusketak haren obra nagusian jartzen dio arreta: kooperazioari. Haren ibilbidearen bidez, euskal kooperatiba-mugimenduaren garapenerako funtsezkoak izan ziren ekimenak nola bultzatu zituen ezagutuko dugu: Lanbide Eskolaren eta ULGORren sorreratik hasi eta Fagor, Euskadiko Kutxa, Auzo-Lagun eta Ikerlanen gisako proiektuetaraino, besteak beste.

Biografia kronologiko batetik harago, erakusketak haren pentsamenduaren zutabeetako batzuk jorratzen ditu: hezkuntza, berrikuntza, etxebizitza, finantzaketa, euskal kultura, eta emakumea eta lana. Garaiko argazkiek, objektuek eta etxetresna elektrikoek ibilbidea osatzen dute, Arizmendiarrietaren figura eta euskal kooperatibismoaren erreferente nagusietako baten jatorrian dauden ideiak gertutik ezagutzeko aukera eskainiz.

lenbur.com

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2026(e)ko urriaren 16(e)tik 2026(e)ko azaroaren 1(e)ra
  • OrdutegiaOstirala 18:00-20:00 / Larunbata 11:30-13:30 + 18:00-20:00 / Igandeak eta jaiegunak 11:30-13:30
  • LekuaFabrika, Elorza papertegi zaharra. Azpikoetxe 3
    Legazpi
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Legazpi

Non