PUAJ! 2026 - Pasaiako Umorezko Antzerki Jardunaldiak

Pasaia 2026(e)ko urriaren 16(e)tik 2026(e)ko urriaren 25(e)ra
  • PUAJ! 2026 - Pasaiako Umorezko Antzerki Jardunaldiak

PUAJ Pasaiako Umorezko Antzerki Jardunaldien 45. edizioa ate-joka da. Urtero bezala, umoreak eta antzerkiak Pasaiako lau barrutiak hartuko dituzte urri amaieran. Zehazki, urriaren 16tik 25era, sei ikuskizunez gozatzeko aukera izango da Trintxerpen, San Pedron, Donibanen eta Antxon, beti 19:00etan.

45 urteko ibilbidearekin, PUAJ Pasaiako kultur egutegiko hitzordu ezinbestekoa da. Urte hauetan guztietan, umorearen eta antzerkiaren bidez herritarrei kulturaz gozatzeko aukera eskaintzea izan du helburu, eta aurten ere formatu eta diziplina desberdinak uztartuko ditu. Programazioak aretoetako emanaldiak eta kaleko ikuskizunak konbinatuko ditu, kultura herritarrengana hurbilduz eta espazio publikoak ere kulturarako eta aisialdirako topagune bihurtuz.

Edizio honen aurkezpenean Laura Ré Pasaiako Kultur zinegotzia, Beatriz Caballero kultur teknikaria, Alazne Mendikute kulturako teknikari laguntzailea eta Trapu Zaharra konpainiako Santi Ugalde eta Lierni Fresnedo izan dira. 

Zinegotziaren ustez, “bereziki garrantzitsua da kultura kaleetara ateratzea eta herritar guztien eskura jartzea, adin eta zaletasun desberdinak dituzten pertsonak kultur jardueretara gerturatzeko”. Horregatik, PUAJek barrutiz barruti osatzen duen programazioak aukera ematen du antzerkia eta umorea ohiko kultur guneetatik harago bizitzeko, herriko kale eta plazetan ere presentzia hartuaz.

Egitaraua

  • Urriak 16, ostirala 
  • Urriak 17, larunbata
    • Escape Room.
    • Txalo Produkzioak.
    • 19:00etan.
    • San Pedroko Erti Udal Aretoan.
  • Urriak 18, igandea
  • Urriak 23, ostirala
    • Loratzen.
    • Zirkun Zirko.
    • 19:00etan.
    • Antxoko Gure Zumardian.
  • Urriak 24, larunbata
    • Rigor Mortis.
    • Txalo eta Tanttaka.
    • 19:00etan.
    • Donibaneko Juanba Berasategi aretoan.
  • Urriak 25, igandea
    • ¡Ahora!
    • Maite Guevara.
    • 19:00etan.
    • Donibaneko Juanba Berasategi aretoan.

PUAJen 45. urteurrena, beraz, antzerkia eta umorea ospatzeko aukera izango da, baina baita kulturak Pasaian duen presentzia eta herritarren eguneroko bizitzan duen garrantzia aldarrikatzeko ere. Lau barrutietara zabaldutako programazioarekin, Udalak herritar guztiak gonbidatu ditu emanaldiez gozatzera eta kulturaz kalean zein aretoetan gozatzera.

Sarrera guztiak dagoeneko eskuragai daude bibe.me plataforman.

pasaia.eus

Laburrean

Non