Familiei zuzendutako hezkuntza-programa esperimentaziora eta artera hurbiltzeko gune gisa eratzen da, hainbat praktika eta lengoaiaren bidez. Tailer bakoitzak ibilbide bat proposatzen du museoan zehar, jakin-minetik eta jolasetik abiatuta, eta espazioa eta bertako artelanak esploratzeko eta haiekin harremanetan jartzeko hainbat modu zabaltzen ditu, haurren erritmo eta beharretara egokituz. Programa hau belaunaldiarteko esparru batean kokatzen da, izan ere, ikaskuntza bera esperientzia eta pertzepzio anitzak dituzten pertsonen artean eraikitzen den harreman-prozesu gisa ulertzen dugu.
Jarduera batzuk aniztasun funtzionala eta neurodibergentzia duten haurrei zuzenduta daude.
Erreserba egin aurretik kontuan hartu beharrekoak:
Kontsultatu egitaraua: bilbaomuseoa.eus