FOKU 2026: "Finissage", Amaia Urraren erakusketa

Bilbao 2026(e)ko urriaren 17(e)tik 2026(e)ko abenduaren 12(e)ra
  • FOKU 2026: "Finissage", Amaia Urraren erakusketa

FOKUren hirugarren edizioa Amaia Urrari eskainia da, gure inguruko artista iheskor bezain funtsezkoari. Horrela, oinarri linguistikoa zein kontzeptuala duten praktika performatiboek euskal emakume artistengan hartuta duten pisuan sakondu nahi dugu.

Amaiaren praktika Mugatxoan erakundeak Artelekun bultzatutako zuzeneko arteen inguruko esperimentazio-giroan jaio zen, eta berezko lurraldea aurkituz joan da XXI. mendearen bigarren hamarkadatik aurrera. Bere lanetan, semantika erabiltzen du proben eremu gisa. Amaia behin eta berriz itzultzen da afiliazio, kategorizazio edo taldekatze anizkoitzeko arau abstraktuei irmoki lotuta dagoen eremu horretara. Arakatu ondoren, ordea, arau horiek zurruntasuna galdu eta ordenaren irekitasun ludikoago eta asaldatzaileagoa erakusten dute.

Amaiaren lehen bakarkako erakusketa, beraz, amaieratik hasiko bagina bezala aurkezten dugu, gurdia idien aurrean jarriko bagenu bezala edo etxea teilatutik eraikiko bagenu bezala, antifrasi baten bidez hasiz. Izan ere, horrela zabaldu da Amaiaren praktika artistikoa gure begietara, itxuraz kontraesanean dauden espazioak esploratzen eta zalantzan jartzen ahalegindutako jarduera, ludikoa den eta, aldi berean, gure eguneroko ingurunearekin eta erritmoarekin kritikoa den arreta mota bati lekua eginez.

Informazio gehiago: https://docs.google.com/document/d/1Ces9EnwIFH9XxLHsSUc9UUpOSv78GYcb


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2026(e)ko urriaren 17(e)tik 2026(e)ko abenduaren 12(e)ra
  • OrdutegiaHitzordu bidez: info@tractora.coop
  • LekuaAtoi (Iparragirre kalea 66, L3D)
    Bilbao
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaHainbat (euskara barne)
  • Ikusi agenda Bilbao

Non