KAREN ORTIZ DE GUINEA & AYENDE: "ARRAKALA"

Pasaia 2026(e)ko Urriak 17
  • KAREN ORTIZ DE GUINEA & AYENDE: "ARRAKALA"

Karen Ortiz de Guineak eta Ayendek "Arrakala" aurkezten dute, elkarrekin emango duten lehen kontzertua. Bi artista independenteek ahotsak batuko dituzte, folk ukituak dituen indie pop-rock proposamen batean.

Karen Ortiz de Guinea musikari eta konpositore donostiarrak hainbat instrumentu jotzen ditu, eta Ayende Oiartzungo kantautorea da. Elkarrekin igoko dira eszenatokira, soinu berriak probatzeko, bakoitzak bere estiloa ekarrita. Rockaren indarra, poparen melodiak eta folkaren goxotasuna uztartuko dituzte zuzenekoan, elkarlan berri honi hasiera emateko.

"Arrakala" soinu berriei lekua egiten dien pitzadura da: bi ahots elkartzeko eta elkarrekin musika eginez bide berriak zabaltzeko gunea.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2026(e)ko Urriak 17
  • Ordutegia19:00
  • LekuaMogambo Aretoa
    Azkuene, 17. Trintxerpe Auzoa
    Pasaia
    Web
  • Zenbatekoa5 €
  • HizkuntzaHainbat (euskara barne)
  • Ikusi agenda Mogambo Aretoa, Pasaia

Non