LEB Intensif 2026: "OTEMPODIZ"

Baztan 2026(e)ko Urriak 17
  • LEB Intensif 2026: "OTEMPODIZ"
  • LEB Intensif 2026: "OTEMPODIZ"

LEB Programaren 2026ko LEB Intensif ekimenaren barne.

Esaten denez, mendebaldean denbora zenbatu egiten da, neurtu, erosi, saldu, aurreikusi, antolatu; ondasun objektiboa da, gizakiagandik bereizia, hainbat gauza egiteko erabiltzen duguna, baina gehienetan falta egiten zaiguna.


Afrikan berriz denbora bizi egiten da, eduki egiten da, egin egiten da; ondasun subjektiboa da, gizakiari zuzenki loturik doana, orainaldian bizitzen dena eta ia inoiz ez dena falta.

Munduko punta batean edo bestean jaiotzearen patuak halabeharrez markatzen du aurrerantzean izango dugun denboraren ulermena, eta dena aldakorra den arren, nekez lortuko dugu lehen ikasgai hori ahaztea. Denbora modu askotara bizi daiteke, bai eta bere esklabu izatera iritxi ere; baina ukaezina dena, dantzak eskaintzen digun gaitasuna da, denbora orainaldi absolutu batetan bizitzeko ematen digun ahalmena, eta hau munduko edozein herrialdetan betetzen da.

Fitxa teknikoa:

  • Zuzendaria: Asier Zabaleta
  • Koreografoa: Asier Zabaleta
  • Interpretatzailea(k): Fenias Nhumaio, Deissane Machava
  • Musika/soinua: Hainbat
  • Argiztapena: Asier Zabaleta
  • Eszenografia: Asier Zabaleta
  • Jantziak: Asier Zabaleta
  • Ekoizpena: Ertza Sorkuntza Artistikoa S.L
  • Iraupena: 25 minutu

 


Laburrean

  • Mota Dantza
  • KonpainiaErtza
  • Data 2026(e)ko Urriak 17
  • Ordutegia19:30
  • LekuaElizondo
    Baztan
  • ZenbatekoaDoan
  • Ikusi agenda Baztan
Ikuskizunaren informazioa >>

Non