Organo kontzertua.
Antolakuntzak jakinarazten du:
Datorren larunbatean, urriak 17, Oier Gastón organista gazteak Organu Kontzertua emango du Frantziskotarren elizan, arratseko 20:15ean.
Oier Gastón Zumarragan jaio zen 2006. urtean eta Euskal organista da. Egun, Alegiko parrokiako organista titularra da eta aurretik Urretxun ere kargu bera bete zuen.
Hamar/hamaika urte zituela, pianoaren bidez piztu zitzaion musikarekiko interesa eta txikitan amonarekin elizara joaten zenean organoak liluratu egin zuen.
Organo ikasketak Jose Luis Francesena musikari eta organista Azpeitiarrarekin ikasi zuen. Donostiako Francisco Escudero Kontserbatorioan ibili ondoren, egun, Bilboko Juan Crisóstomo de Arriaga kontserbatorioan jarraitzen du ikasten.
Organo-kontzertu ugari eman ditu Euskal Herriko hainbat herritan, Alegian, Errenterian, Urretxun, Albizturren, Amezketan... Errepertorio zabala lanten du, musika klasikotik eta erromantikotik hasi eta Euskal musikaraino, zein, inprobisazioetaraino.
Alegiako Udazken Musikaz organo Jaialdiaren lehen edizioan parte hartu zuen Mikel Maniega Tronpeta-jotzailearekn batera.
Oier, organo-jolea izateaz gain, organogilea ere ba da, organeroa. Altxor gazte bat.