Organo erromantikoaren Nazioarteko Zikloa 2026: JACOB BENDA

Bergara 2026(e)ko Urriak 18
  • Organo erromantikoaren Nazioarteko Zikloa 2026: JACOB BENDA

2026ko Organo Erromantikoaren Nazioarteko Zikloaren barne.

  • Organista: Jacob Benda

Jacob Benda Organo-irakaslea eta Erlijio-musikako Zuzendaria da Minnesotako St. Pauleko St. Thomas Unibertsitatean, AEBetan. Bakarlari gisa aritu da eta klaseak eman ditu mundu osoko unibertsitate, jaialdi eta katedraletan, honako hauek barne sartuta: Yaleko Unibertsitatea, Krakoviako Joan Paulo II.a Unibertsitate Pontifi kala, Erromako Sant’Anselmo Eskola, Texasko Ekialdeko Organo jaialdia, AGOren eskualde eta nazio mailako konbentziotan; halaber, besteak beste, emanaldiak eskaini ditu Minnesotako Orkestrarekin, Baton Rougeko Orkestra Sinfonikoarekin eta St. Thomas Unibertsitateko Jacob Benda organoa Orkestrarekin. Argitaratzaile, editore eta organo-aholkulari gisa, Benda Doktorea Ameriketako Organisten Elkarteko Hiri Bikietako Atalaren Dekanoa izan da, eta gaur egun Los Ángelesko Ruth & Clarence Mader Oroimen-beken Funtsaren burua da. 2015ean, Arte Musikalen Doktoregoa lortu zuen Louisianako Unibertsitate Estatalean, Herndon Spillman Irakaslearen zuzendaritzapean (berau Maurice Durufl éren ikaslea izan da). Bere hurrengo emanaldien artean, solista gisa arituko da Oxfordeko Unibertsitateko kontzertu batean, Ingalaterran, eta bira bat egingo du Danimarkatik. Gaur egun, bere agentea Seven Eight Artists da.

bergara.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2026(e)ko Urriak 18
  • Ordutegia18:30
  • LekuaSan Pedro eliza
    Bergara
  • ZenbatekoaDoan
  • Ikusi agenda Bergara

Non