Solasaldia: kontakizun laburrak

Errenteria 2026(e)ko Urriak 19
  • Solasaldia: kontakizun laburrak

Ordu eta erdiko saioetan, hilean behin, hainbat egileen kontakizun laburrak komentatuko ditugu. Edukian sakonduko dugu; baita irakurle kritiko izatera hurbildu ere. Solasaldiaren egunean, amaitutako liburua entregatu eta hurrengoa jasoko da. Liburutegia, aukeratutako tituluaren aleak lortzen ahalegintzen da, baina ezin ditu beti bermatu.

Helduentzako jarduera (+16), gazteleraz. Astelehenetan. Ana Merino izango da dinamizatzailea.

 

IZEN-EMATEAK IRAILAREN 7-20 BITARTEAN: On-line https://sarrerak.errenteria.eus/izen-emateak eta presentzialki Lekuona Fabrikan edo Aldakoneako liburutegian. Baita ere Whatsapp bidez, 647 67 34 51 zenbakian, edota biblioteka.lekuona@errenteria.eus e-postara idatzita.

 

OHAR BATZUK:

– Ekintzetan parte hartzeko beharrezkoa da liburutegiko bazkide izatea. Txartela lortzeko, eskatu inprimakia liburutegian bertan.

– Ekintza guztiek aforo mugatua dute.

– Helduen ekintzetan, plazen esleipena zozketa bidez egingo da eskaera kopurua plaza kopurua baino handiagoa denean.

– Zozketa egin den ekintzetan birritan huts egiten dutenek, beraien plaza galduko dute eta itxaron-zerrendako hurrengo pertsona gonbidatuko da.

– Literatura solasaldietako liburuen tituluak eta datak aldatu daitezke kurtsoan zehar, erabilgarritasuna edo beste arrazoiak medio.

– Liburutegia, hautatutako tituluen aleak lortzen ahalegintzen da, baina ezin ditu beti bermatu.

 

Lekuona Fabrika Udal Bibliotekaren eskutik.

 


Laburrean

  • Mota Hitzaldia
  • Data 2026(e)ko Urriak 19
  • Ordutegia18:30
  • LekuaLekuona Fabrika
    Av. Ugarritza, 1,
    Errenteria
    Web
  • ZenbatekoaDoan (izen-ematea)
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Lekuona Fabrika, Errenteria

Non