Asteklima 2026 ekimenaren barruan.
“Klima aldaketari aurre!” erakusketa egongo da ikusgai Zelai Ariztiko Kultur Etxearen sarreran (Izadi 21 eta Laia kooperatibak osatutako lan-taldearena). Bederatzi panelek osatzen dute erakusketa, eta herritar guztiek izango dute bertara hurbiltzeko aukera.
Erakusketak klima-aldaketa zer den, zergatik sortzen den eta eragiten dituen kalteak azaltzen ditu. Halaber, egoerari aurre egiteko eta klima-aldaketaren ondorioetara egokitzeko har daitezkeen neurri pertsonal eta kolektiboak aurkezten ditu.
Mundu mailako fenomenoari buruzko ikuspegi orokorra eskaintzeaz gain, erakusketak Zumarragako egoerari buruzko informazioa ere jasotzen du, energia-kontsumoari eta berotegi-efektuko gasen emisioei dagokienez.