Asteklima 2026 ekimenaren barruan.
Mirua sorginak eskaintzen digun 45 minutuko ipuin-saio honetan, natura izango da protagonista: mendiak, itsasoak eta animaliak agertuko dira istorioetan. Jardueraren bidez, natura maitatu, errespetatu eta zaintzearen garrantzia landuko da, klima-aldaketaren aurrean ingurumenaren babesak duen garrantzia azpimarratuz.
Jarduera euskaraz izango da eta 4 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago.