Bidebarrieta Kulturguneak urriaren 20an, 19:00etan, literaturaren inguruko elkarrizketa berri bat hartuko du, oraingo honetan «El horror cotidiano» gaiaren inguruan.
Mónica Ojeda idazle ekuadortarra eta María Fernanda Ampuero idazle eta kazetari ekuadortarra izango dira solasaldiko protagonistak. Beren lanetan beldurra, indarkeria eta eguneroko bizitzaren alde ilunenak jorratzen dituzten bi egileek literaturaren bidezko beldurraren irudikapenaz eta ohikoaren atzean ezkutatzen den izuaz hitz egingo dute.
Alicia San Juan kazetariak moderatuko du topaketa, eta bi idazleen ikuspegiak eta sorkuntza-unibertsoak ezagutzeko aukera izango da.