Bilboko Udal Txistulari Banda: "KANTALDIA"

Bilbao 2026(e)ko Urriak 21
  • Bilboko Udal Txistulari Banda: "KANTALDIA"

Bilboko Udal Txistulari Bandaren 2026-2027 denboraldiaren barruan.

Bilboko Udal Txistulari Bandak datorren asteazkenean, urriaren 21ean, 19:00etan, Euskalduna Jauregian, eskainiko du “Soinu zaharrak, begirada berria” 2026-2027 denboraldiko bigarren kontzertua. “Kantaldia” izenburupean, euskal kantagintzan barrena bidaiatzeko proposamena aurkeztuko du Gorka Zabaletak zuzentzen duen boskoteak. Oraingoan, txistuak ahotsarekin eta bestelako instrumentuekin bat egingo du, herri-oroimenean errotutako abestiei sonoritate berriak emateko. Hainbat belaunaldiren bizipen eta oroitzapenekin lotutako kantuak berriz entzuteko eta zuzenean gozatzeko hitzordua izango da.

Egitarauak garai eta estilo desberdinetako hamahiru pieza bilduko ditu, euskal musikaren erreferente handietatik hasi eta gaur egungo proposamenetaraino. Besteak beste, Benito Lertxundiren “Bizkaia maite” eta “Baldorba”; Oskorriren “Gaztelugatxe” eta “Euskal herrian euskaraz”; Itoizen “Lau teilatu” eta Sorotan Beleren “Arratsalde honetan” abesti ezagunak entzungo dira. Errepertorioa osatzeko, Ken Zazpi, Gozategi, Izaro eta Alaitz eta Maider talde eta artisten sorkuntzak ere izango dira. Belaunaldi eta garai desberdinetako erreferentziak biltzen dituen hautaketa horri esker, publikoak euskal kantagintzaren bilakaeran barrena ibilbide berezia egingo du. Moldaketa berriek, gainera, betiko melodien beste ñabardura batzuk ezagutzeko parada emango dute.

Horretarako, hiru artista gonbidaturen laguntza izango du udal taldeak: Maider Legarreta, ahotsean; Iñar Sastre, pianoan; eta Amaiur Cajaraville, baxuan. Haien ekarpenek txistularien ohiko sonoritatea aberastuko dute, tradizioaren eta gaur egungo musika-adierazpideen arteko elkarrizketa sortuz. Emaitza proposamen hurbil eta parte-hartzailea izango da, entzuleak kantuan aritzera eta abestiek pizten dituzten emozioak partekatzera gonbidatuko dituena.

Hurrengo hitzordua abenduaren 14an izango da, Campos Elíseos Antzokian, ohiko Gabonetako Kontzertuarekin. Bertan, Bilbao Musikako abesbatzak, Maider Legarreta abeslaria eta Gorka Aginaga pianista elkartuko dira txistulariekin oholtza gainean. Ahots eta belaunaldi desberdinak batuko dituen proposamen koral horrek Gabon giroari ongietorria emango dio, musikaren bidez elkartzeko eta ospatzeko aukera eskainiz.

BILBOKO UDAL TXISTULARI BANDA

Gaur egun hauek dira Bilboko Udal Txistularien Bandako partaideak: Gorka Zabaleta (Zuzendaria), Idoia Kareaga, Peio Irigoien, Sabin Bikandi eta Asier García. Urte hauetan aukera izan dugu bi ezaugarri gutxienez antzeman ahal izateko: saioen kalitatea batetik, eta, bestetik, saio bakoitza besteetatik ezberdintzeko egindako ahalegina. Bidebarrieta Kulturgunean zenbait emanaldi egin ondoren, Euskalduna Jauregian kontzertu-zikloa  antolatzen hasi ziren eta gaur egun zikloak indartsu jarraitzen du; bertan, txistularien bandaren saioekin batera goi mailako profesionalekin eta taldeekin lankidetzako saioak uztartu dituzte. Bandak baditu sei disko eta DVD bat kaleratuak: “Bilboko Udal Txistu Banda” (2004); Alos Quartet Harizko Laukotearekin “Harizko Txistua”(2006); “Hala ere” (2007) Kepa Junkera, Pello Ramírez, Aitor Furundarena, Iñaki Salvador, María José Arregi eta Xabi Zabalaren laguntzaz; “Kantari Gabonetan” (2010) Leioako Kantika Koralarekin; “Plazan” (2014) erromerietako eta dantzaldietako musika-lanekin; “Gogoeta” Xabier Zabalarekin eta azkena, “X Urte, hamaika lagun” (2015) DVDa euren hamargarren urteurrena ospatzeko.

bilbao.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2026(e)ko Urriak 21
  • Ordutegia19:00
  • LekuaEuskalduna Jauregia
    Abandoibarra Etorbidea, 4
    Bilbao
    Web
  • Zenbatekoa3 €
  • Sarrerak Erosi
  • Ikusi agenda Euskalduna Jauregia, Bilbao

Non